900 11 21 21

L-J 9:00 - 19:00
V 9:00 - 15:00

Nor gara

Aurkezpena

Fundación Laboral de la Construcción 1992tik ari gara lanean, sektore profesionalagoa, seguruagoa, prestatuagoa eta etorkizunekoa posible egingo duten baliabideak eskaintzeko enpresei eta langileei. Sektore horrek inoiz baino elkartuago eta elkarren artean lotuago egiten du lan, eta gauza bera egiten du gizartearekin eta gainerako sektoreekin, garai berrien erronkari aurre egin ahal izateko.

Helburu horrekin elkartu ziren Confederación Nacional de la Construcción (CNC)CCOO del Hábitat eta Federación de Industria, Construcción y Agro (UGT FICA) erakundeak, irabazi asmorik gabeko erakunde parekide hau osatuz. 

Dedikazioz eta esfortzuz betetako urteen emaitza gisa, eta profesional askoren laguntzari esker, Fundazioa erreferentziazko erakundea da sektorean, eta funtsezko kidea enpresen eta profesionalen etorkizunaren alde eta etorkizunerako lan egin ahal izateko.

Gure eskura esperientzia eta ezagutza gehiago dugunez, laneko arriskuen prebentzioak, prestakuntzak, berrikuntzak, enplegua, iraunkortasunak eta teknologia berriek, denok posible ikusten dugun eta  aurrera begiratzen duen sektore hori eraikitzen lagunduko digute.

Urtero Lan Fundazioaren ikasgeletatik igarotzen diren eraikuntzako milaka eta milaka langileak dira gure esfortzuaren froga hoberena, egunero argi eta garbi erakusten duguna, gure 50 prestakuntza gune propioen bitartez. 200 prestakuntza ekintza baino gehiagok osatzen duten eskaintza horretan 1.500 irakasle baino gehiagoren laguntza dugu Espainia osoan, eta, horrez gain, sektoreko zenbait materiari buruzko 140 eskuliburu propio baino gehiago egiten ditugu.

Era berean, egunez egun lan egiten dugu eraikuntzako profesionalen enplegagarritasuna eta profesionalizazioa bultzatzeko eta sektorera langile berriak erakartzeko, horrela enpresen lehiakortasuna indartuz. Horretarako, sektorean espezializatutako enplegu-zerbitzuak ditugu bederatzi lurralde-kontseilutan, eta enplegu-zerbitzu publikoak homologatutako Enplegu-Agentzia gisa dihardugu 32 prestakuntza-zentrotan. Urtero, lanbide-orientazioko profesionalek 12.000 pertsona baino gehiago artatzen dituzte. Gainera, Construyendoempleo.com, sektorean erreferentzia den online enpleguaren ataria du, sektoreko langile eta enpresen eskura dagoen tresna.

Gure eta Eraikuntzaren Lan Fundazioa osatzen dugun pertsona bakoitzaren erronka mundu hobea eraikitzeko lan egitea da, zugandik gertuago egoteko, Espainia osoan banatuta dauden 17 Lurralde Kontseiluen bitartez

Descubre tu Fundación

Organigrama

ORGÁNICO

Organigrama Organico

FUNCIONAL

Organigrama Funcional
  • Lehendakari :

    Climent Olives Camps (CNC)

  • Presidenteordea :

    Francisco José Lahilla Felipe (CCOO del Hábitat)

    Sonia Saavedra Ferreira (UGT FICA)

  • Idazkari :

    Andrés Moll Linares (CNC)

  • kudeatzaile :

    Mario Guillén Lobo

Ereduzko kodea

Eraikuntzaren Lan Fundazioa etika arau gorenekin konprometituta dago eta, gardentasun eta zintzotasun printzipioekin bat, ereduzko kode bati jarraitzen dio. Ildo horretan, administrazio publikoekiko kontratu, diru-laguntza eta hitzarmenei buruzko informazio ekonomikoa argitaratzen du web honetan, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean ezarritakoa betez.

Horrez gain, salatzeko bidea ere badu, Ereduzko kodea urratzen duten egintzak salatzeko modu anonimoan.

COMPROMISO CON LA IGUALDAD DE GÉNERO

La Fundación Laboral de la Construcción está comprometida con la igualdad de oportunidades y condiciones para todo su Personal, así como con todas las personas que colaboran en los proyectos en los que participa. Fruto de este compromiso, lanzó en el año 2020 su primer Plan de Igualdad, con el fin de garantizar y afianzar este compromiso, y convertirse así en un referente de la defensa de la igualdad de género, tanto en el ámbito del propio sector de la construcción, como ante la sociedad en general.

Datuen bbabesari klausula

Fundación Laboral de la Construcción, bere Ereduzko Kodean ezarritakoarekin ados, bere jarduerak garatzen ditu aplikazio-eremu bakoitzean indarreko araudira moldatuz.

Honela, entitate paritarioak eguneratuta ditu bere Pribatutasun-Politika eta Datu-Babes-Klausulak, era publikoan edozein interesatu sar daitekeenak.

Lurralde-egoitza - Baleares